kalabazak-portada-1590x894

Mila esker kalabaza ekologiko solidarioekin laguntzeagatik!

Mila esker elkartasunaren aldeko kalabaza ekologikoak babesteagatik!

Ezagutzen gaituzuenok dakizuenez, proiektu honetan parte hartzen dugunok, ez dugu gure lanagatik kobratzen; beraz, gure babesle guztiei zerbait ziurtatu badiezaiekegu, hauxe da: ematen diguten euro bakoitza, Ugandan sortzen ari garen nekazaritza-eskola jasangarrien eta emakume abeltzainen kooperatiben onerako dela. Autosufizientzia hobetzeko beharrezko azpiegiturarekin laguntzen jarraitzeaz gain – Euri-ura biltzeko tankeak, komun lehorrak, abeltzaintzako instalazioak, baratzeak eta eskolako materiala/bekak, azken urte honetan proiektuan sartutako boluntarioek, jarduera berriak garatzeko aukera ematen digute, hala nola, hile-ko osasungarriari buruzko tailerrak, tratamendu oftalmologikoak, eguzki-sukaldeak eta egur-labe eraginkorrak. Horregatik geure buruari esfortzu bat eskatu eta kalabaza ekologikoak landatzea erabaki genuen, aurrekontu guztia xahutu arte. Aurrekontu honekin, 7 eskolatara (2500 ikasle baino gehiago) eta 50 abeltzain familiatara iristen gara.

Proiektu honetan denok bat egiten dugu, eta oraingoan, eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki familiei, lagunei, kalabazak ereiten, biltzen eta saltzen laguntzeagatik. Eta nola ez! Ekimena babesteko poltsikoa urratu duten pertsona guztiei.

Esker mila bihotzez, pozez betetzen gaitu zuen babesak eta umeekin bizitako auzolan esperientziak! Irribarrez beteko dituzue baita Ugandako ume eta familia askoren bizitzak.

Cosecha de calabazas por parte de familiares y amigos del proyecto.

Eskerrik beroenak, enkante bat egiten ari diren Gorlizko Olalde fruta-dendako Susana, Joseba eta Jon Anderri: Zenbat pisatzen du kalabazak? (ekimena aurrera eramateagatik) gehien hurbiltzen denak eramango du, apustuak egin eta parte hartu, bildutako guztia proiekturako izango da.

Mila esker taldeari!

ESKERRIK ASKO!!

Compra de calabazas ecológicas solidarias por parte de trabajadores de Neiker-Tecnalia
Compra de calabazas solidarias por parte de los bomberos de la Diputación Foral de Bizkaia.

Add a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *