ZER EGITEN DUGU

Elkarte honek pertsonen bizi-maila hobetzea du helburu, hezkuntza, gizarte garapen eta oinarrizko osasunaren bidez, batez ere emakumeena eta herrialdeko landa-eremuetako haurrena. Beti ere gure tokiko kontraparteen (bertako erakundea) eskutik, tokiko lidergoaren aldeko apustua egiten dugu, proiektu horiek denboran eragin erreala eta iraunkorra izan dezaten bermatzeko, herrialdeko kultur sentsibilitatea kontuan hartuta.

Saluganda2Nekazaritza eta Abelzaintza Jasangarriaren Eskola proiektuak pobreziaren zirkulua apurtzea du helburu. Zazpi eskola ugandarretan haurren baldintza higienikoak, elikadura eta hezkuntza hobetzea. Horretarako, Cape of Good Hope Orphan Care (COGHOC) GKEarekin elkarlanean, Ecosan motako komun lehorrak, euri-ura biltzeko edukiontziak, txerri-haztegiak, oilategiak eta baratze ekologikoak instalatzen ditugu, eskola bakoitzaren baliabideetara egokitutako ekoizpen-ziklo jasangarria (diagrama) osatuz . Ikasleek zuzenean parte hartzen dute jarduera horietan; hala, nekazaritza- eta abeltzaintza jasangarrirako teknikak, konpostajea eta higiene pertsonala ikasten dituzte, eta, aldi berean, eskolako bizi-baldintzak hobetzen dituzte, horrekin batera, eskoletara joaten dira.

Saluganda ez da eskoletan amaitzen, inguruko komunitateari ere lagundu nahi die, bereziki kolektibo ahulenei, askotan baliabide urria duten emakumeen gidaritzapean dauden familia ugariei, familia unitate osoari, baita bigarren belaunaldiei ere, seme-alaba eta bilobei. Lan honen helburua emakume horiekin egiten dugun lana ikusaraztea eta ekarpen ekonomiko berriak lortzea da, proiektua familia berrietara zabaltzen jarraitzeko.