NOR GARA?

Saluganda Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 2020an sortua, baina 2011tik lanean dabil.

Elkarte honen xedea pertsonen bizi-maila hobetzea da. Batez ere landa eremuetan bizi diren emakume eta umeena. Hezkuntza, Gizarte-garapena eta oinarrizko Osasunaren hobekuntzari buruz ari gara.

Proiektu horiek lekuko gizartean benetako eragina izan dezaten bermatzeko, eta denboran zehar Iraunkorra izateko bertako lidergoaren aldekoak gara. Beti tokiko kultura errespetatuz.

XEDEA - IKUSPEGIA - BALIOAK

XEDEA:

Eskoletan eta Ugandako komunitatean giza garapen iraunkorra lortzen laguntzea da.

Aukerak zabaltzeko prozesu baten alde eginez.

Nola? Pertsonen gaitasunak, osasuna, hezkuntza eta Bizi-maila duin baterako beharrezkoak diren baliabideak eskuratzen lagunduz, hori guztia haien ingurune natural eta soziala kontutan dugularik.

 

IKUSPEGIA:

Elkartearen baloreei dagokienez, gure izateko era, beti koherentziz jardutea da.

Beti Etengabeko hausnarketa egiñez, helburua gizarte-justizian oinarritutako etorkizuna lortzea da; berdintasun aukera zabalduz  eta ingurumen- eta gizarte-jasangarritasun baten alde egiñez.

 

BALIOAK:

  1. Gardentasuna: persona zein erakunde laguntzaile eta proiektuan parte hartzen duten pertsonei ditugun baliabideak era egokian erabiltzen direla erakustean datza.
  2. Lankidetza: persona fisiko, entitate zein erakunde laguntzaileen artean elkarren arteko lankidetza dugu oinarri
  3. Proiektuak diseinatzeko eta gauzatzeko orduan gure ardatza Entzule aktiboa izatea eta elkarrizketa sustatzea da.
  4. Eraldaketa soziala/Justizia globala