Hezkuntza probeziaren zirkulua hausteko funtsezko zutabea da; begi-arazoak eta betaurrekoetarako eta ikusmen-osasuneko zerbitzuetarako sarbide urria oztopo bat da. Boluntarioen eta Medical Óptica Audición-en laguntzari esker, SALUGANDA proiektuko premia hori bete da.
Ugandako landa-eremuetan bizitza duina izateko oinarrizko beharrak ez daude beti asetuta.
Pobreziaren zirkulutik atera eta bizitza hobe baterantz aurrera egin ahal izateko, hezkuntza, elikadura, edateko ura eta higienea eskuratzea dira gakoak.
Hain zuzen ere, bertan jartzen du arreta SALUGANDA proiektuak, Ugandako zazpi landa-eskolatan (2985 ikasle) haurren higiene- eta osasun-baldintzak, elikadura eta hezkuntza hobetzea helburu dituenak.
Helburu horrekin, bertako Cap of Good Hope Orphan Care (COGHOC) umerzurztegiarekin elkarlanean ari dira Ecosan moduko komun lehorrak, euri uren ur-tankeak, txerri haztegiak, oilotegiak eta baratza ekologikoak muntatzen, eskolara egokitutako ziklo produktibo jasangarri bat sortuz.
Ikasleek zuzenean parte hartzen dute jarduera horietan; hala, nekazaritza eta abeltzaintzako teknika iraunkorrak, konpostajea eta higiene pertsonala ikasten dituzte, eta, aldi berean, eskolako bizi-baldintzak hobetzen dituzte, baita eskolara joateko ratioak ere. SALUGANDA 2010az geroztik ari da martxan, eguneroko lanari esker, funtsezko eragile guztiei esker; aktiboki parte hartzen duten irakasleen eta ikasleen eguneroko lanari esker, eta baita boluntarioen eta erakunde laguntzaileen lanari esker ere.
Proiektua lankidetzarako gune dinamikoa da, non lan-ildo berriak sortzen dira, tokiko ikuspegitik ezarritako lehentasunen arabera. Zehaztutako helburuak lortzeko, garrantzitsua da proiektuari buruz modu holistikoan pentsatzea, iraunkortasunerako bidean sor daitezkeen beharrak kontuan hartuta. Izan ere, 2019an, ikusmen-osasuneko proiektua sortu zen. Proiektu horretan, eskola-errendimendu ona lortzeko premia identifikatu zen, boluntarioen eta Medical Optica Audición bezelako erakunde laguntzaileen laguntzari esker.
2019ko uztailean, Gema Díaz-Sarabia eta Laura Corera boluntarioak Ugandara joan ziren urte horretarako aurreikusitako jardueren jarraipena egitera. Besteak beste, Ikusizko Osasunaren proiektua jarri zuten martxan.
Lehenengo ikusmen arazoak izan zitzateketen haurren azterketa egiten hasi ziren (1 irudia). Gainera, irakasleen aldetik ere interes haundia ikusi zuten beraien ikusmen osasuna hobetzeko.
Datu horiek lortu ondoren, boluntarioek bigarren bisita bat egin zuten 2019ko urrian, Imanol Recalde oftalmologoaren eta Lorena Lauzirika erizainaren eskutik. Berrikusketak amaitu ondoren, tratamenduren bat behar zuten pertsonen graduazioa eta ikuskapena egin zuten (2. irudia). Lehenengo eta bigarren bisitetako boluntarioek proiektuko eskoletako 2985 ikasle eta 40 irakasle aztertu zituzten, eta horietatik 64 identifikatu ziren betaurrekoak behar zituztenak.
Informazio guztia eskuratu ondoren, 2019ko azaroan Iker Mijangos eta Leire Agirreazkuenagaren urteko koordinazio-ebaluazio bixitan, Ner Group, Histocell eta Medical Óptica-k emandako betaurrekoak banatu ahal izan zituzten.
Hauei esker, gainera, betaurreko eredu ezberdiñak eraman ziren beraien distantzia interpupilarra neurtu ahal izateko (3.irudia) eta honi esker, bakoitzari neurrira egindako betaurrekoak ekoizi ahal izan ziren.
2020ko otsailean, betaurrekoen banatze prozesua osatzen da Medical Óptica Audición-ek hartutako lankidetza konpromisoari esker.
Gema-Sarabia eta Laura Villate boluntarioak egin zuten banaketa (4.irudia).
Beraiek adierazi zuten moduan, ikasleak oso pozik daude izan duten bizi kalitatearen hobekuntzarekin, bai eskola errendimenduan eta baita egunerokotasunean ere!
Bestalde, irakasleak ere oso eskertuta daude; ikusmen-osasunaren azterketa eta betaurrekoak eskuratzeko aukera ia ezinezkoa baita Ugandako gune askotan.
Gertrude, Maranatha eskolako zuzendariak baieztatzen duen bezela “We want to thanks you all. Our pupils who had challenges with their eyes benefited and me inclusive! Thank you so much, we are really grateful for everything which comes our way with you”.